XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña martiritzako ezin sanalako gogo biziak zeuzkan Kristogatik il nai det, ziotsan.

Ordu ori ere bazetorkion, ba.

Nagusiak San Inazio'ko mixioaren buru jarri zun.

Orren inguruan San Luis mixioa ere bazan, gertu, eta ori ere lenengora egiten zan.

San Luis'en Aita Gabriel Lalemant'ekin zegon irokaitarren mendean biak erori zirenean, 1649'ko Martxoan.

Biei etsai gaizto aiek izugarrizko martiritza eman zien, gogorra gero.

Aita Brebeuf'eren bulardetasunak batez ere, beren onetik atera zitun... ez intziri bat, ez zotin bat, ezer ere ez!

Orri azkazkalak susterretik atera zizkioten.

Ikatz gorituak gorputz-zati bigunenetan erabilli zizkioten mingaña eta aoa surtako ikatzak aoan sartuta erre zizkioten; ezten gorituaz gorputz osoan dana zulatu; buruko larrua bizi-bizirik kendu, oñak moztu eta ankak, ezurrak ikusteraño larrutu... aragi zati puzkak nun-nai ebaki, erre eta jan zizkioten...

Zer geiago? Hurondar Kristau izandako batek ur irakiñaz blai egin zun goitik beraño, eta bitartean esaten zion: Nik bataiatzen zaitut, zeruan zorioneko izan zaitezen...

Orrelaxe ixeka eta parrez...

Aizkoraz azkenean burua jo, eta il zan.

Azken-itzak barkazioko itzak esan zitun.

Auxe santu martiri ikusgarria!

Auxe Jesu-lagun maitagarria, Loyolakoaren seme jator-jatorra!